NOR BERE BIDEAN
Autorea: Joan Mari Irigoien Aranberri
ISBN: 978-84-9783-916-7
EAN: 9788497839167
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2010
Orri kopurua: 688
PVP originala: 29.26 €
Sinopsia
Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri
idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen
naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat
nahiz eta gero eta garbiago
ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun
sekretuz josia aurkitu zuenetik.
Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan
dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso
razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez
diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa
eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena
gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena.
Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren
garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die
hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko
dizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak…
Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura
eta gorabehera guztiekin.