NIRE MINAREN ETXEAN

Autorea: Iñigo Antsorregi Dierez

ISBN: 978-84-1360-255-4

EAN: 9788413602554

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2022

Orri kopurua: 132

PVP originala: 15.00 €

Erosi

Sinopsia

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon zen, agur-mezua ere prestatuta, depresioak horraino eramanda.
Ez da txantxetako kontua, baina idazleak broma giroan kontatu nahi izan digu bere prozesua: zerk piztu zion gaitza, nola iritsi zen horra, nola sentitzen zen egun haietan, eta baita nola lortu zuen ateratzea.
Ez da txantxetako arazoa gaixotasun mentalek daukaten zabalkundea eta gizartean sortzen duten estigma. Horregatik da bi aldiz eskertzekoa autorearen lana, bere minaren etxea jendaurrean erakusteagatik eta egoera horretan dauden guztiei laguntzeagatik.