NIRE LEHEN HIZTEGIA

Autorea: Batzuk

ISBN: 978-84-9783-604-3

EAN: 9788497836043

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Hiztegiak eta mapak

Edizio data: 2008

PVP originala: 43.00 €

Erosi

Sinopsia

Nire lehen hiztegia hiztegi entziklopediko txiki bat da, hiztegiekin lehen harremanetan
hasteko apropos-aproposa. Hemen aukeratutako 11.500 sarrerak oinarri-oinarrizkoak
dira, eta aukerakoak eguneroko harremanean komunikatzeko edota derrigorrezko
hezkuntzan erabiltzeko.
Nire lehen hiztegia ez da maila altuko definizio akademikoak ematen dituen hiztegia,
euskara eta euskaraz ikasten ari diren ikasleek eguneroko lanerako behar duten gidaliburu
erabilerraza baizik; adiera generiko eta arruntenen azalpen didaktikoez dago
prestatua, xehetasunez eta adibidez jantzia —askotan, definizioan integratuta
daude—, erabilerari buruzko oharrekin eta ilustrazio ugariz hornitua.
Sarrerak ilustratzeko eta definizioen osagarri, 1.100dik gora irudi dauzka Nire lehen
hiztegiak eta, horiez gain, 240 marrazki, 13 mapa eta 16 horma-irudi biltzen dituen
eranskina koloretan.
Eranskinaren azken-azkenean, idazketari buruzko zenbait atal argigarri txertatu dira
eta aurkibide zehatza ere bai.