NEW YORK, NEW YORK

Autorea: Gotzon Garate Goihartzun

ISBN: 978-84-9783-670-8

EAN: 9788497836708

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2009

Orri kopurua: 172

PVP originala: 19.00 €

Erosi

Sinopsia

New York, New York: gure zibilizazioaren hiriburu globala, inperioaren gunea, ametsen hiria, munduan den herririk harrigarrienetakoa. Egileak esaten digun bezala, beste edonon aurkitzen diren alderdi on eta txarrak eriden litezke bertan, neurri handi, ikaragarri, miresgarritan.
Munduko bost hegaletatik heldu diren kulturak, askazi guztietako jendea, hamaika bizimodu bitxi elkartzen dira New Yorkeko karriketan; hilketak, droga, gangsterismoa, bortxakeria, baita jende bihotz-zabal eta jatorra ere.
Liburu hau idatzi aurretik 18 udaldi eman zituen Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenik, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen omen den auzoan. Berak zuzenean ezagutu dituen gertakariak edo auzo horietan agitu izan direnak eskaintzen dizkigu kontakizun hauetan