NEGUBERRIA
Autorea: Ekaitz Herrera Azkarraga
ISBN: 978-84-1360-624-8
EAN: 9788413606248
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2026
Orri kopurua: 164
PVP originala: 17,00 €
60 urte ditu Mattinek; urtetan ospitale baten atarian eduki duen lore-denda itxi behar du, salmenta eskasez, eta, dirua aurreztearren, unibertsitateko ikasleen pisu batera joango da bizitzera. Noraez eta deskalabru horiez guztiez gain, halako batean ohartuko da bere bizitza osoan ez dela inoiz maitemindu, ez duela sekula beste pertsona bat maite izan.
Pertsonaien sentimenduetan eta haien bilakaeran sakontzen du Ekaitz Herrerak Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako eleberri honetan. Emozioekin batera, azpimarratzekoak dira gertakari eta eszenei darien umorea, gizarteko estereotipoen kritika eta testu osoa blaitzen duten hizkuntza-jolasak, esaldiak txinpartaz josten dituztenak.