NAFARROA – ORAIN ALA INOIZ EZ
Autorea: Ion Orzaiz, Joxerra Senar
ISBN: 978-84-9027-661-7
EAN: 9788490276617
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Aleka
Edizio data: 2016
Orri kopurua: 216
PVP originala: 17.50 €
Sinopsia
Nafarroa – orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz, Joxerra Senar: Nafarroaren historia garaikidean ezagutu gabeko aldaketa politikoa eman zen 2015eko maiatzaren 24an. Egun hartan, azkenik, denbora luzez lurraldea nahieran kudeatu zuten eliteek toki egin behar izan zieten erakundeetan ordura arte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin aurrera egin du, eta liburuak patxadaz aztertzen du egindako bidea zein aurrean dituen erronka nagusiak. Orekariaren tankeran urratsez urrats bide eginez eta erortzeko bertigoa gaindituz, herritarren mandatu argia du aldaketak: Ez hutsik egin, Nafarroa aldatzeko ordua da… Orain ala inoiz ez.