MORLANS

Autorea: Xabier Mendiguren Elizegi

ISBN: 978-84-1360-455-8

EAN: 9788413604558

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2026

Orri kopurua: 112

PVP originala: 14,00 €

Erosi

Sinopsia

 

 

 

Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko Tolaretxe etxea, eta tiroka ekin zion bertan ezkutaturik zeuden aktibista armatuen kontra. Bateko tanketa eta metraileta, era guztietako iskiluz hornituriko armada; besteko hiru lagun, pistola bana eskuetan. Eta, hala ere, ordutan luzatu zen tiroketa…
Egiazko gertakarietara jo du egileak, hainbat tresna eta baliabide erabiliz –lekukoen testigantzak, garaiko kronikak, bataren eta bestearen oroitzapenak, alde eta aldi desberdinak lotzen dituzten gogoetak– nobela bat osatzeko; fikziorik gabekoa baina nobela, idazlearen eskarmentuz eta trikimailuz ondua, irakurleari emozioen zirrara eta gure egoerari buruzko zer pentsatua emango dizkiona.