MOHAMED ETA PARROKO GORRIA

Autorea: Martin Ugalde

ISBN: 978-84-8331-697-9

EAN: 9788483316979

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 120

PVP originala: 15.15 €

Erosi

Sinopsia

Gure klasiko bizia bihurtu da Martin Ugalde, eta bere ereduaz gain bere sorkuntza lanaz ere harritzen eta pozten gaituena. Liburu berri bat kaleratu du oraingoan, nobela bat, aurreko Itzulera baten historia eta Pedrotxo haiei gehitzen zaiena. Sentimenduz eta gizatasunez gainezka egiten duen istorioa, hunkigarri bezain gogoeta-pizgarria.
Gazte marokoar bat da Mohamed, umezurtza eta koitadu samarra, Errepublika garaian Bilbora iristen dena, militarren kuartelak hornitzeko txerrikortan lan egitera. Eta horra non lehertzen den gerra, herri baten askatasuna zanpatu eta jende xehearen ametsak zapuztuko dituena. Mohamedek ez daki ezer politikaz: txerriak gobernatzen besterik ez daki, eta inguruko guztien aginduak zintzo betetzen: emaztearen esanak, militarren ordenak, don Eugenio erretorearen edo Begoñaren aholkuak… Guztiz noraezean sentitzen da Mohamed gaixoa, historiaren zurrunbiloak batera eta bestera erabilia, baina indar ezkutu horien aurka bere barrengo justizi senaz erantzungo du, gizaki babesgabeenari ere duintasun osoa zor zaiola frogatuz.