METXA ESATEN DIOTEN AGIRRETAR BATEN IBILI HERRENAK

Autorea: Koldo Izagirre Urreaga

ISBN: 978-84-8331-910-9

EAN: 9788483319109

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

PVP originala: 16.10 €

Erosi

Sinopsia

Hamaika urte igaro dira Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak liburua lehenengoz kaleratu zenetik, gazteentzako bilduma batean, gazte literaturako Bilintx saria irabazi eta gero. Lehenengo momentutik bihurtu zen erreferentziazko obra bat literaturazaleen artean, eta ez hori bakarrik: bere protagonista, Agirre’tar Nikola Metxa arketipo berri baten sortzaile bihurtu zen, Kixote, Cyrano, Tartufo edo Hamlet baten antzera, izaera berezi bat definitzeko: agirretartasuna.
Literaturako gure bilduma nagusian egotea merezi zuen liburua da hau, dudarik gabe, eta halaxe egin dugu: testua gaurkotu eta orrazteaz gain, ipuin berri bat ere erantsi du Izagirrek, bere zaleen pozerako. Guztira hamasei ipuin dira orain, hamasei pauso herren baina ez baldres, okerrak baina ez makurrak, bihurri baina ez maltzurrak, halakoxea baita Metxa ere: jubilatua baina bizitzatik dimititu ez duena, gerran non ibili zen ez badakigu ere bere burua Euzko Gudarosteko bataila guztietako heroi egiten duena; gezurrak eta tramankuluak asmatzen dakiena, barruko egia batzuetan sinesten duena; adarjole eta erretxina; gogor itxura eta barren minbera. Behin baino gehiagotan etorriko zaizu irribarrea ezpainetara Metxa egoskor maitagarri honen ibiliak eta erorikoak irakurtzean; eta gero, agian, irriaren atzean dagoen beste zerbait azalduko zaizu gogora, bihotzera.