MATXIN IRABOLA – SENPEREKO BERTSULARIA

Autorea: Franck Dolosor Haltza

ISBN: 978-84-9783-888-7

EAN: 9788497838887

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Paroles

Edizio data: 2010

PVP originala: 16.75 €

Erosi

Sinopsia

Matxin Irabola (1879-1935) senpertarra, laboraria eta bertsularia zen. Seguraski, Lapurdik eman
duen bertsulari hoberenetako bat. 1933an, Donostiako Aberri Egunean kantatu zuen, 50 000
lagunen aintzinean! Bi urte geroago, bertsu xapelketako bigarren saria irabazi zuen. Orduko kultura
sustatzaileek laudorioak bertzerik ez dituzte idatzi Matxin Irabolari buruz. Bi filmetan eta zonbait
irrati saiotan parte hartu izan zuen Donostian. Marcel Jousse, Parisko La Sorbonne unibertsitate
ospetsuko irakaslea bera Senpererat etorri zen Matxin ezagutzerat. Bere denborako jende ainitzek
bezala, Irabolak ez zakien irakurtzen eta idazten. Zer ote zuen, beraz, maila hain ona izateko?
Zatozte gurekin senpertar hunen bizia hobeki ezagutzerat…