MARTIN MARTINA – GAUEKOAK

Autorea: Amancay Gaztañaga Sagarzazu

ISBN: 978-84-1360-524-1

EAN: 9788413605241

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Martin martina

Edizio data: 2025

Orri kopurua: 236

PVP originala: 16.50 €

Erosi

 

Iritsi da galdera guztiei erantzuteko garaia, korapiloak askatzeko tenorea, misterioak argitzeko ordua; bihotz apurtuak osatzekoa.
Martin Martina eta lagunek amona Xiska eta Ireltxuren laguntzarekin Kasilda barnetegik ihes egingo dute. Hil ala biziko misioa dute: maiatzaren lehenean Ama Lurrak eta Eguzkik urtero bezala elkar besarkatuko dute baina, munduan zabalduta dagoen txarkeria galaraztea lortzen ez badute, Lurra ez da berriz ere esnatuko eta lur gaineko izaki guztiak eta lurrazpiko Gauekoak desagertu egingo dira. Hain zuzen ere, Be-een talde sekretura bilduko dira gazteak; guztien lana beharrezkoa izango da Zesarren asmo zitalei aurre egin eta bi munduen arteko oreka berriz ere ezartzeko. Amaiera da hasiera…