MANILA KONEXIOA

Autorea: Jon Arretxe

ISBN: 978-84-9783-059-1

EAN: 9788497830591

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 192

PVP originala: 23.00 €

Erosi

Sinopsia

Ibon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe ez dira Sherlock Holmes eta Watson doktorea, antzekoagoak dituzte zinema eta literaturaren historiako detektiberik xelebreenak: Clouseau inspektorea, Cruchot brigadierra, Torrente polizia ohia, Gadget, Maxwell Smart super-agentea…

Desagerketa misteriotsu bat argitu behar dute Artabek eta Etxebek, eta hiriko zoko-mokoak arakatzen ibiliko dira horretarako. Arraza, lanbide eta jite guztietako jendea topatuko dute bilaketa ero horretan, zein baino zein bitxiagoak, baina gure lagunek tinko eutsiko diote beti bere langintzari, nahiz eta begien aurrekoari ere ez antzik eman.

Eleberri beltz, lotsagabe eta gore samar batekin datorkigu Jon Arretxe, lehendik ere bai bere bidaia-kronikekin bai gazteen bizimoduari buruzko kontakizunekin arrakasta itzela lortutako egilea. Betiko dohainak aurkituko dizkiogu hemen ere Arretxeri: idazkera argi eta zuzena, erritmo bizia, umore etengabea… Horiez gainera, pertsonaia bakoitzari dagozkion hizkera eta ezaugarriak sortzeko abilezia eta argumentuaren hari guztiak maisuki josteko trebezia aitortu behar.