MAITALEA ETA BESTE ANTZERKI-LAN BATZUK

Autorea: Harold Pinter

ISBN: 978-84-9783-411-7

EAN: 9788497834117

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2006

Orri kopurua: 204

PVP originala: 21.50 €

Erosi

Sinopsia

2005eko Literaturako Nobel saria Harold Pinter antzerki-idazle ingelesak irabazi zuen, eta, Jokin Zaitegi sariketari esker, Iñigo Errastik euskaratu du Pinter-en obren antologia bat, bost antzerki-lanez osatua, egilearen hasierako garaietatik gaur egunerainoko produkzioa hartzen duena.
Zehazki, hauek dira bost lanon izenburuak: “Maitalea”, “Lehengo denborak”, “Alaska modu-ko bat”, “Festa giroan” eta “Mendiko hizkuntza”. Lehenengo biak hasierako etapari dagozkio-nak eta azken biak modernoenak.
Bere lehen aldi hartan, pertsonen arteko inkomunikazio-arazoak lantzen zituen batez ere Pin-terren antzerkiak, bikoteak edo talde txikiak agertzen dira, eta absurdoaren eta naturalismoa-ren arteko nahasketa pertsonal bezain sujerikor bat sortzen du. Azken aldikoetan, berriz, arazo sozial eta politikoak modu gordinean agertzen dira, hala nola tortura edo hizkuntz zapalketa.
Denetan ere, nabarmena da Pinterren estilo berezia: isilune ugariz osatua, hitzari eta uneari berebiziko indarra ematen die