MAGALI EZ DAGO BAKARRIK

Autorea: John Andueza

ISBN: 978-84-9027-964-9

EAN: 9788490279649

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Taupadak

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 140

PVP: 12.11 €

Erosi

Sinopsia

Magali ez dago bakarrik, John Andueza: Gazteen artean, emakumeen kontrako sexu-erasoak gaitzat hartuta, John Anduezak idatzitzako azken liburua.

John Andueza gazte literaturaren unibertsora hurbildu da berriro. Oraingo honetan, istorio frenetiko batekin dator, erritmo bizian idatzia, irakurlea lehenengo lerrotik harrapatuko duena.

Tamalez, gaur egungo gizartean, puri-purian dagoen gaia jorratu du: emakumeen kontrako sexu-erasoen plaga. Gure herrietan, gure kaleetan, etxe-azpian bizitzen ari garen drama…

 

Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean…