LUR BAT HARATAGO

Autorea: Joan Mari Irigoien Aranberri

ISBN: 978-84-8331-694-8

EAN: 9788483316948

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2000

Orri kopurua: 658

PVP originala: 27.00 €

Erosi

Sinopsia

Marka guztiak haustera dator Joan Mari Irigoien nobela berri honekin: Lur bat haratago euskaraz inoiz idatzi den eleberri mardulena da, eta askoz gauza gehiago ere bai. Historia handi, eder, mamitsu, liluragarri bat kontatzen digu beste hamaika istorio txiki, bitxi, jakingarriren bitartez, irakurlea bere giroan blaituz eta bere sarean harrapatuz, denbora luzerako. Izan ere, XVII. mendeko Nafarroara garamatza egileak: familia handikia dira Etxegoiendarrak, urte luzez erbestean egonak Gaztelako inbasioari aurre egiteagatik baina agintari berriekin ostera adiskidetuak, eta etxeko seme bigarrena dugu Joanes, eleberriko protagonista eta kontalaria. Bi munduren artean sentitzen da etengabe Joanes Etxegoien: arbasoen heroitasuna eta gurasoen pragmatismoa, zientziaren argia eta erlijioaren abaroa, tradizioaren babesa eta modernitatearen deia, lurra eta itsasoa, Europa eta Amerika, katolikoak eta luthertarrak… Halakoxea baitzen sasoi hura ere, kontraesanez eta zalantzaz betea.
Garaiko pentsaeran eta bizimoduan erabat murgildu da Irigoien, girotze lan bikain bat eginez, baina horren gainetik sentimenduz taupaka eta indarrez gainezka dagoen kontakizun biribila eskaintzen digu, eleberri historikoaren jantzipean egungo irakurleentzat gaurkotasunez beteriko gaiak eta gogoetak proposatzen dituena: boterearen dogmatismoa, etsaiaren satanizazioa, libertatearen aldeko kantua… Horri guztiari, bestalde, hizkuntzaren ederra erantsi behar zaio, barrokoaren kutsua eta zaporea duen euskara erabili baitu —Axularren omenaldi modura— baina aldi berean ulertzeko erraza eta irakurlea gozo bilduko duena bere doinu eta erritmo berezian.