LORATEGIKO IRATXOA

Autorea: Pello Añorga, Aitziber Raya (il. )

ISBN: 978-84-1360-617-0

EAN: 9788413606170

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data: 2026

Orri kopurua: 88

PVP originala: 14,00 €

Erosi

 

Bakartxori birziklapena zer den ikasteko tenorea iritsi zaio eskolan. Horretarako, plastikozko poltsa bat eman dio irakasleak. Alabaina, Bakartxo hain dago haserre, ezen, etxerako bidean, plastikozko poltsari egundoko ostikoa eman eta haizea hartzera bidali baitu. Lasaitu asmoz joan da etxeko lorategira eta, belar gainean oinutsik dabilela, txintxarri baten soinua entzun du, barre batzuekin batera.
Gizon txiki-txiki bat ikusi du orduan, gizonilo bat: Iratxo da. A zer sorpresa! Hari esker, berarekin biziko dituen abentura miresgarriak lagun, edozein testuliburutan baino hobeto ikasiko du Bakartxok zer den birziklapena.