LITERATURA HIZTEGI TEKNIKO LABURRA

Autorea: Karlos Linazasoro Izagirre

ISBN: 978-84-9027-354-8

EAN: 9788490273548

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2015

Orri kopurua: 312

PVP originala: 25.05 €

Erosi

Sinopsia

Literatura hiztegi tekniko laburra, Karlos Linazasoro: Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa, urteetako lanaren emaitza, literatura genero nagusien berri xehea ematen duena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikziora, berezitasun guztiz partikular batekin: definizio bakoitzaren ondoren, egileak berak sortutako adibideak datoz beti, apaingarri baino gehiago, obraren benetako mamia eskainiz.

Idazle oparo, trebe eta malgu baten orain arteko lan gorentzat jo dezakegu hau: Linazasororen gustuko gaiak eta obsesioak aurkituko ditu irakurleak bertan, umore fin batzuetan ironiko besteetan absurdoa, argumentuetarako asmamen izugarria, amodiorako isuri diskretua, munduan arrotz sentitzearen kontzientzia, errealitatea azpikoz gora jartzeko joera eta sormena salbazio-oholtzat aldarrikatzea, guztiok itoko gaituen naufragioaren zain.