LIMA – MARTEREN SEMEA
Autorea: Miren Gorrotxategi Azkune, Miren Gorrotxategi
ISBN: 978-84-1360-554-8
EAN: 9788413605548
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 164
PVP originala: 17.10 €
Uda iristear dela, udalekuetan izena emateko garaia iritsi zaio Limari, aurrenekoz. Lagunekin batera joan nahi du; udalekuak, ordea, ez dira ohikoak, neska-mutil berezientzat pentsatuta daude. Superudalekuetara superbotereak dituzten nerabeak baino ez dira joaten. Bertan, dohain berezien jabe diren gaztetxoek beren trebeziak landuko dituzte. Ustekabean hartuko du Limak Markos ere joatekoa dela. Limarentzat, oso berezia izan arren, mutil arrunta zelakoan zegoen. Zur eta lur geratuko da erdi jainko erdi gizaki dela jakitean. Hori gutxi balitz, Maia amak beste botere berri bat iragarri dio: aurrerantzean, zentzumen guztiak garatuko zaizkio; hipersentikorra bihurtuko da. Ondorioz, dena biziko du intentsitate handiagoz: usainak eta zaratak ez ezik, baita nahigabeak, alaitasunak eta beldurrak ere