LAINO

Autorea: Miguel Unamuno

ISBN: 978-84-8331-221-6

EAN: 9788483312216

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 284

PVP originala: 24.40 €

Erosi

Sinopsia

Nobela baino gehiago da Laino hau, egileak berak nivola deitu zuen, generoaren mugak hautsi eta dena lanbro batean bilduta uzteko asmoz. Istorio erraz bat kontatzen zaigu, printzipioz: nola Augusto Perez maitemintzen den Eugenia izeneko neska batez, nola saiatzen den Eugeniaren bihotza bereganatzen, eta horren ondoren zer gertatzen zaion. Kontakizun atsegina, umoretsua, elkarrizketa zirtolariz betea. Eleberriaren hari nagusi horretan txertatuta, berriz, beste zenbait gogoetagai ere erabiltzen du Unamunok: maitasunaz, gizon-emakumeez, ezkontzaz, seme-alabez… Pentsamendu zorrotzak eta aldi berean arinak, egileak ohi zuen legez paradoxaz beteak eta irakurlea ustekabean harrapatu ohi dutenak. Azkenik, protagonista nagusia aurrez aurre jarriko zaio narratzaileari, honen autoritatea auzitan jarriz; honen bitartez, nobelagintza modernoko adibide bikaina ematen digu idazleak eta, azken batean, irakurlea pentsatzera behartu, literaturaren funtsaz ez ezik, baita fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lainotsu horretaz ere.