LA BELLE

Autorea: Uxue Alberdi Estibaritz, Bruno Hidalgo Garcia (il. )

ISBN: 978-84-1360-228-8

EAN: 9788413602288

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data: 2022

Orri kopurua: 60

PVP originala: 11.80 €

Erosi

Sinopsia

Elkar ezagutu zuten eguna gogoan du Daniellek. Eskolatik bueltan zetorren, goseak amorratzen eta ezezagun bat aurkitu zuen etxeko barrunbean. Ateari bultza egin eta hantxe ikusi zuen, ia sorbaldaraino iristen zitzaion oihalezko maleta bati tiraka. Haur potzolo bat zela pentsatu zuen hasirean, baina, itzuli, eta frantsesez agurtu zuen: “Bonjour, mademoiselle!”.
Daniellek, artean, uste zuen pertsona txikiak derrigor zirela umeak. Baina parean zeukana agure bat zela ulertu zuenean, Alehop!, sekulako ezustea hartu zuen. Daniellen bizilagun berria Doro zen, baina zirkuan La Belle esaten zioten.