KRISEILUAREN ARGIPEAN

Autorea: Anxel Fole Sanchez

ISBN: 978-84-9783-898-6

EAN: 9788497838986

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura unibertsala

Edizio data: 2010

PVP: 10.50 €

Erosi

Sinopsia

Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Hango baso eta larreetako fauna eta flora bereziak dira.
Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten
da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da, gaztaina sasoia amaitzear dago,
Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Mendizerran ehizan egitera etorri dira, baina elurte handi
baten ondorioz, ezin izan dira mendira atera, eta etxe barruan geratu behar izan dute ugazabek zein zerbitzariek.
Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontu-kontari hasi dira beldurrezko
ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Kanpoan, elur-malutak
leihoen kristalen kontra joka ari dira, haize indartsuak ekarrita.
Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia.
Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako
batzuk i