KONDENATU BATEN AZKEN EGUNA

Autorea: Victor Hugo

ISBN: 978-84-9783-917-4

EAN: 9788497839174

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2010

PVP originala: 12.30 €

Erosi

Sinopsia

Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek: Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian
dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren muinera iristen den larrimin bat
kontatzen du Victor Hugok, garaiko literatura erromantikoak oso gogoko zituen egoera muturrekoen
estilora; horrez gain, ordea, aldarrikapen bat egin nahi izan zuen egileak, ankerra, bidegabea
eta alferrikakoa iruditzen zitzaion heriotza-zigorraren kontra.
Hugo gazteak idatzi zuenetik 180 urte igaro diren arren, lehenengoz euskaraz eskaintzen dugun
testu honek sortu zeneko indarra eta esangura gordetzen ditu oraindik ere: pertsonaren
kontzientziaren zirrikituetan egindako arakatze zorrotzaren edertasuna, batetik, eta hainbat lekutan
indarrean jarraitzen duen praktika arbuiagarriaren kontrako salaketa, bestetik.