KING KONG TEORIA
Autorea: Virginie Despentes
ISBN: 978-84-9027-682-2
EAN: 9788490276822
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eskafandra
Edizio data: 2017
Orri kopurua: 148
PVP originala: 16.50 €
Sinopsia
Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lodiegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak… horiexek feminitatearen -egiak.