KANGAROO
Autorea: Martin Etxeberria Garro
ISBN: 978-84-1360-240-0
EAN: 9788413602400
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Poesia
Edizio data: 2023
Orri kopurua: 92
PVP originala: 14.00 €
Sinopsia
Liburuaren sarreran egileak argitzen digun bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek Kan ghu ru erantzun. Kangaroo bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz Kan ghu ru hitzek Ez dizut ulertzen esan nahi duten hangoen hizkuntzan. Pasadizoaren umorea gorabehera, zerbait esan nahi digu poesiaren izaera paradoxikoaz; izan ere, gauzen izendatze esentzial moduan ikusi ohi dugu poesia, tribuaren berbei beren esanahi jatorrizkoa emate bat, mundua eta bertako izaki guztiak birbataiatze moduko bat. Baina, aldi berean, ilunak egiten zaizkigu maiz poeten hitzak, erdizka ulertzen ditugu eta beste erdia asmatu, zuzen ala oker.
Egileak ere ez duela mundua ulertzen adierazi nahi digu nonbait, ezta bere burua ere, mundu horren ispilu hutsa den unetik. Eta beraz, Cook eta enparauen antzera, hitz asmatu eta okerrez bataiatzen dituela hau eta bestea, zehazki hori ez dela jakin arren.
Martin Etxeberria, bere poeta-ibilbide osoan, akrobataren soka gainean ibili da orekan, ohikotasunaren eta surrealismoaren artean. Eguneroko gertakariak hartu ohi ditu kantagai, baina misterio aire batez janzten ditu gero, bizitzari arruntetik duena kendu eta mirarizkotik duena azpimarratzeko bezala, bere ilunpetik erakargarri
zaiguna ospatzeko: sexua, alkohola, gaua