JUANA

Autorea: Jon Artano

ISBN: 978-84-1360-328-5

EAN: 9788413603285

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lekuko

Edizio data: 2023

Orri kopurua: 176

PVP originala: 18.00 €

Erosi

Sinopsia

Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika bekaren irabazlea.