JOSE ANTONIO AGIRRE

Autorea: Aitor Zuberogoitia

ISBN: 978-84-7917-623-5

EAN: 9788479176235

Argitaletxea: Elkar, s.l.

Bilduma: Biografiak

Edizio data:

PVP originala: 9.00 €

Erosi

Sinopsia

Nor zen Jose Antonio Agirre? Nor izan zen Euskadiko kale eta plazei izena eman dien gizon hau? Nor eta nolakoa, gertakari ezagunetatik harantzago? Historiak esanda dakigu, bera izan zela lehenengo euskal gobernuko lehendakaria, 1936ko urriaren 7an Gernikan hautatu eta izendatua, kanpoan kanoi-hotsak aditzen zirela. Gerra zibil hark txikitu egin zituen azkenean bai demokrazia bai euskaldunen askatasun-ametsak, baina porrotaren, faxismoaren eta erbestearen ostean, berriz jasoko zuen burua Euskal Herriak, historiak zor dion lekua eskatzeko.

Gure herriaren historia ezagutu eta ulertzeko, ezinbestekoa da Agirreren bizitza eta pentsamendua ezagutzea, hark jarri baitzituen gaurko Euskadiren oinarri eta ezaugarrietako batzuk. Goiko galderei eta kezkei erantzutera dator Aitor Zuberogoitiak idatzi duen biografia hau. Bertan ikusi ahal izango duzu zelako egoera gogorretan bizi eta borrokatu behar izan zuen lehendakariak. Hasi, Primo de Riveraren diktadurapean hasi zen politikan, eta Francoren garaian erbestean hil; tartean, autonomiaren aldeko borroka Errepublikan, Euskadiko gerra, mundukoa gero.

Iñaki Agirre Zabala