JAINKO-JAINKOSEN LASTERKETA – ZANK ETA ZOE 2

Autorea: Mikel Valverde Tejedor

ISBN: 978-84-9027-914-4

EAN: 9788490279144

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Zank & zoe

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 108

PVP originala: 15.00 €

Erosi

Sinopsia

Zoe eta bere txirrindulari taldeko guztiak etsita eta burumakur daude, ez baitituzte onartzen lasterketa bakar batean ere, eta, horren ondorioz, ezin dituzte lortu lehiatzen jarraitzeko beharrezkoak dituzten puntuak. Esperantza galtzear daudela, gonbidapen bat iritsi zaie Atenastik: Zeusen mirakulua! Zoek Jainko-Jainkosen lasterketa mitikoan parte hartuko du. Ehun urte dira Antzinako Greziako jainko-jainkosen eta mitoen omenezko proba hori egiten ez dela. Zergatik ote?

 

Zoez gain, Vanessa Stacy Sausalito, Fabio Gallopinni, Sato Tatami eta Amrita Dickinson txirrindulariek hartuko dute parte lasterketa berezi honetan. Tropel txiki horretako kideek labirintoei, minotauroei eta sirena-kantu arriskutsuei egin beharko diete aurre. Lortuko ote dute helmugara iristea?