ITZULERAK

Autorea: Miren Agur Meabe Plaza

ISBN: 978-84-1360-315-5

EAN: 9788413603155

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Itzulerak

Edizio data: 2023

Orri kopurua: 220

PVP originala: 20.00 €

Erosi

Sinopsia

Miriam eta seme-alabak Garraitzetara heldu dira Haize-Begi etxean bizimodu berri bati ekiteko. Alabaina, iritsi bezain pronto, ezustekoa izango dute: haur jaioberri bat aurkituko dute. Nola liteke? Nork utziko luke haurtxo bat urteetan itxita egondako etxetzar horretan?
Oraindik ez dakite non edo non badela pasagune bat zeinetan denbora eta lekuak gurutzatzen diren. Zorionez edo zoritxarrez, pasagune hori zeharkatzen duenak iraganean harrapatuta geratzeko arriskua dauka.
Horixe gertatuko zaio Katalini: laurehun urte atzera eginda, XVI. mendean agertuko da. Nola biziraungo du bertan
XXI. mendeko neska batek? Martija de Jauregi emaginari esker. Ia ezezaguna dugun pertsonaia erreal hori Nafarroatik desterratua izan zen 1582an. Haren eskutik ofizio bat ikasita, garai baten lekuko izango dugu Katalin. Sineskerak, herri-jakituria, mitologia eta beste alor batzuetako zipriztinak abentura geografiko eta espiritual batean barrena. Eta horiek apailatuz, bortizkeria, iruzurra, samurtasuna, ausardia, amodioa, saldukeria eta leialtasuna.