ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU – LANBROETAKO ZALDUNA
Autorea: Urtzi Leonet
ISBN: 978-84-1360-528-9
EAN: 9788413605289
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Itzalen dama eta patxi bakallu
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 190
PVP originala: 16,50 €
Aparloreako eskifaia iparraldeko lurralde basatietatik bueltan da, baina indarrak berreskuratu aurretik jakin dute Jentilen Oihaneko gaitza kontrolpetik ihes egitear dela; Jaun Zuriak bere deabruzko ezpataren botere iluna osorik askatu du, eta oihandarrak oinazeturik daude. Kolpe latz horren aurrean, irtenbide bakarra izango dute, azken itxaropena; Cymruko lanbroetan barrena abiatzea, Eguzkiaren seme-alabek mundua urratzen zuten garaitik galdua den Oparotasunaren Pertzaren bila.
Itzalen Dama eta Patxi Bakalluren hirugarren abentura hau Ziklo Arturikoa eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna da.