ITURRIA – AMA EUSKAL HERRIA = MON PAYS BASQUE

Autorea: Michel Iturria

ISBN: 978-84-9027-360-9

EAN: 9788490273609

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Paroles

Edizio data: 2015

Orri kopurua: 124

PVP: 17.10 €

Erosi

Sinopsia

Iturria – Ama Euskal Herria / Mon Pays Basque, Michel Iturria: Ez da Iturria aurkeztu beharrik. Berrogei urtez, Sud-Ouest egunkariko irakurleek egunero igurikatu dituzte haren marrazkiak, mundu zabaleko gaurkotasuna, maiz aztoragarria, fineziaz eta umorez larrugorritzen dutenak. Globaletik lokalerako bidean, jatorrizko euskal lurrean irmo sustraitua baitago, Michel Iturriak haren gorabeherak, maiztxo ere aztoratzeko modukoak, hurbiletik segitu ditu. Kultura dela, hizkuntza dela, politika dela, 1974az geroztik ia urtero izan du hari buruz marrazki bat edo gehiago egiteko aukera, bozkarioz nahiz lazturaz, baina hinki-hanka gabe.

Anne-Marie Bordes lankide eta adiskidearen elkarrizketa atarian duen liburu honek Iturriaren «euskal marrazkietarik» 110 hautatu ditu. Eta zergatik kopuru hori galdegin zaiolarik, hala ihardetsi du, solemnitate susmagarri samarraz: «Mitterrandek 1981n bere 110 proposamenak egin bazituen, nolatan eginen dut nik gutiagorik…».

On ne présente plus Iturria. Attendus quotidiennement pendant quarante ans de tous les lecteurs du journal Sud-Ouest, ses dessins ont décortiqué avec finesse et humour l’actualité souvent troublée du vaste monde.

Du global au local, viscéralement attaché à la terre basque dans laquelle il puise ses origines, Michel Iturria a toujours pris soin d’en suivre les destinées tout aussi troublées. Culture, langue, politique, il n’est quasiment pas d’année depuis 1974 qui ne lui ait fourni matière à un ou plusieurs dessins, tantôt jubilatoires, tantôt amers, mais en tout cas sans fard.

Ouvert par un entretien avec sa collègue et amie Anne-Marie Bordes, ce livre regroupe une sélection de 110 de ses « dessins basques ». Et quand on lui demande pourquoi ce nombre, Iturria répond avec une solennité quelque peu suspecte : « Mitterrand avait bien fait 110 propositions en 1981, je ne peux décemment pas faire moins… ».