ITSASOAREN AHUTZAK
Autorea: Jon Alonso, Adur Larrea (il. )
ISBN: 978-84-1360-553-1
EAN: 9788413605531
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Komikiak
Edizio data: 2026
Orri kopurua: 128
PVP originala: 18,00 €
Itsasoa hondogabea, boteretsua eta zabala da. Itsasoa engainagarria da, gesalaren kolore aldakorra bezain-beste. Itsasoaren ahutzek Atlantida irentsi zuten, baina denboraren denbora ere irensteko gai dira. Itsasoan lainoa hedatzen denean labirinto infinitu bat baino ez da geratzen, eta kalatxoriak ere galdu egiten dira. Itsasoaren ahutzek memoria dute, eta haiek baino ez dakite zer ezkutatzen duten. Hamaika modu leudeke militante politiko bat desagerrarazteko. Hemen kontatzen dena horietako bat liteke.
Itsasoaren ahutzak komikiak iragan ez hain urruti batean gertatutako egiazko gertaerak ditu oinarri. Hain da horrela, adinean aurrera joandakoei ez zaiela zaila izango gertaera horien oihartzunak atzematea. Itsasoaren ahutzak komikia, ordea, fikzio bat da hasieratik bukaeraraino, eta fikzioak irakurtzeko erabili ohi diren betaurrekoekin irakurri behar da. Eta hala ere, nork daki gure bizitzak baldintzatu dituzten zenbat eta zenbat gauza ez ote diren antzeko bideetatik erabaki.