IRAKURKETA ETA IDAZKETA KOADERNOA 6

Autorea: Lurdes Imaz

ISBN: 978-84-9783-391-2

EAN: 9788497833912

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Oinarrizko gaitasunak l.k.

Edizio data: 2007

PVP originala: 5.90 €

Erosi

Sinopsia

Irakurketa eta idazketa koadernoa 6, Lurdes Imaz: Irakurketa eta Idazketako koaderno hauen helburua honako hau da: 5-8 urteko haurrei ondo idazten eta, aldi berean, ondo irakurtzen ikasteko material egokia eskaintzea.

Material hau oso egokia da idazteari eta irakurtzeari ekin behar dioten ikasleentzat, lan horren gidari izan behar duten irakasleentzat, hainbat arrazoirengatik bideratu beharreko ikasleentzat, grafia hobetu behar duen ororentzat.

Letra larria lantzen da lehenengo lau koadernoetan (1-4) eta letra xehea, berriz, hurrengo lauretan (5-8); azkeneko lau koadernoek (9-12) aurreko guztia praktikan ipintzeko balio dute, hau da, idazten ikasteko.

Seigarren koaderno honetan, i/u/t/p/j/k eta m/n/ñ/r/rr letren idazketa eta irakurketa. Grafismoa – Norabidea – Proportzioa – Loturak – Hitzen osaketa landuko dira.