IRAGAN ATERGABEA

Autorea: Julen Belamuno

ISBN: 978-84-1360-496-1

EAN: 9788413604961

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2025

Orri kopurua: 196

PVP originala: 21.00 €

Erosi

 

Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia sorra; semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa; bainuetxeko ustezko baretasunean pizturiko gorroto gorria; kondesa baten jauregiko jardinean bizi den anakoretak inguruan biltzen duen jendetza…
Istorio errealista bezain misteriozkoak bildu ditu Belamunok ipuin liburu honetan, bitxiak baina sinesgarriak, hurbilak eta aldi berean harrigarriak, estilista bikainenek bakarrik dezaketen idazkera batez onduak: dotore eta patxadatsu, noiz zirtolari noiz hausnartzaile, zehatz bezain iradokitzaile beti.