ILUNPEKO ZELATARIA

Autorea: Alberto Ladron Arana

ISBN: 978-84-1360-235-6

EAN: 9788413602356

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2022

Orri kopurua: 396

PVP originala: 24.00 €

Erosi

Sinopsia

Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, za-palketa eta beldurra jendearen begiradetan.
Eskolako lagunak dira Iñigo eta Jokintxo; gerrako ira-bazleen kasta aberatsekoa da bata, galtzaileen semea bestea, baina Hollywoodeko fi lmen lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grise-tik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du beraien bizitzen gurpil errepikatua ordea: neskatxa baten bahiketak. Haur desagertuaren musuzapia zi-neman topatu, eta haren arrastoaren atzetik saiatuko dira bi adiskideak, beste zenbaiten laguntzaz, ezustez eta zirrikituz beteriko bidean.
Gaizkiaren hats ustela eta naturaz gaindiko indarren esku izoztua topatuko ditu irakurleak eleberri hone-tan, egilearen ohiko thriller-en aldean fantasiazko ukitu nabarmena baitu istorioak. Horrez gain, baina, idazlearen marka diren ezaugarriak nagusitzen dira: ekintza ugari, solas biziak, jakin-min eutsiezina eta erritmo burtzoragarria.