IDI ORGAREN KARRANKA – EUSKAL HERRIAN GAINDI, 1843

Autorea: Victor Hugo

ISBN: 978-84-8331-842-3

EAN: 9788483318423

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 220

PVP originala: 22.50 €

Erosi

Sinopsia

Bidaiari-idazle franko igaro zen Euukal Herritik XIX. Mendean, frantsesak batik bat. Horietako bat zen Victor Hugo ere, baina, erromantiko ahietako gehienak bezala, topikoetatik harago joaten saiatu zen, gauzak bere begiekin ikusten: begirada jolasti, zorrotz, maitakorraz; eta ikusitakoa bere kaieretan jaso zuen, luma zoli eta airosaz.
Baiona eta Miarritzen hasten dira liburu honetako oharrak, kostan barrena Donostiaraino doa gero, eta Pasaian egingo du egonaldi emankorrena, portua nahiz portutarrak bihotz-zolan sartu zaizkiola esan bailiteke; ondoren Hernanitik Tolosara, hortik Iruñera, eta mendietan gaindi Pirinioetarantz.
Hugoren jaiotzearen bigarren mendeurrena betetzen den urtean, euskaraz eskaini nahi izan ditugu idazle erraldoi hark herri txiki honi buruz idatzitakoak, Koldo Izagirreren itzulpenean eta José Azurmendiren hitzaurreaz. 1843ko Euskal Herriak doi du zerikusia egungoarekin, baina poetaren ikuspegi zabalak aise gainditzen ditu gizaldien eta gizakien muga zurrunak.