HUTSIK

Autorea: Peru Magdalena Arriaga

ISBN: 978-84-9783-639-5

EAN: 9788497836395

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Poesia

Edizio data: 2008

Orri kopurua: 124

PVP originala: 15.75 €

Erosi

Sinopsia

Liburu guztiz berezia sortu du Peru Magdalenak, Hutsik izenburupean: poesia-bilduma bat, hainbat marrazkiz hornitua, denak ere egileak berak burutuak.

Olerki-mota berezia dakar Magdalenaren proposamen honek, izenburuarekin lotzen dena: poesia esentziala, oso hitz gutxikoa, ezerezetik hurbil dagoena, Ekialdeko herrialde zenbaitetako kultur emaitzak gogorarazten dizkiguna: Japoniako haiku poesia,Txinako sententzia taoistak, Indiako zen filosofia…

Oteizaren eragina ere aipa liteke baina, erreferentziak erreferentzia, liburu pertsonala egin du Magdalenak, naturatik eta bere baitatik elikatzen dena: naturak poetaren sentiberatasunean utzitako aztarnak izan litezke poemok, edo izadiko elementuek egilearen sentierarekin bat egitean sortzen diren txinpartak. Hortik liburuko atalak ere: eguzkia, harriak, lorak, lainoak, olatuak, mendiak, haizea…

Joseba Sarrionandiak propio egindako hitzaurrea ere badakar liburuak.