HORTZAK GALTZEN ZITUEN KANTARIA

Autorea: Koldo Izagirre Urreaga

ISBN: 978-84-9783-430-8

EAN: 9788497834308

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data: 2006

Orri kopurua: 124

PVP originala: 14.20 €

Erosi

Sinopsia

Maitasun hitzak ederrak omen dira. Eta hala izango dira. Baina maitasun hit-zek ondorio lazgarriak dituzte zenbaitetan. Ondo daki hori Only Galarraga kantari ospetsuak, hortzak galtzen baititu maitasun baladak kantatzean. Eta ondo dakite hori lehoiak, kaimanak eta mortsak… Only Galarragari hortz bat ematen dioten guztiek. Haginlaria da (haginka egiten diona inoren poltsikoari haginak konpontzeko aitzakian da haginlaria) pozik dagoen bakarra.
Koldo Izagirrek alderdi askotatik harritu gaitu haurrentzako kontakizun honetan; umorea erabiltzen du, fin eta zorrotz, baina seriotasunez hitz egiten digu, seriotasun guztizkoarekin. Ironia maisutasunez erabiltzen du, satirarai-no zenbaitetan, esan nahi baitu alderdi erridikuluak nabarmentzen dituela, horietaz jabe gaitezen. Batzuetan absurdoa ere irudituko zaigu, apika, eta horrek esan nahi du kontraesanak agerian jartzen dituela, irakurlearen arra-zoia zirikatzeko. Literaturak, Koldoren esanetan, zeharka eragiten baitu ira-kurlearengan, ez zuzenean. Eta horrek berdin balio du haurrentzat egiten den literaturan ere.
Iratz Inziarte marrazkilari gazteak marrazki bizi eta ederrak egin ditu zinez; baina areago ere joan da: Koldo Izagirreren erronkari bikain eutsi dio, konta-kizuna ongi baino areago girotuz, edertasunez, zorroztasunez, irudimenez