HORRETAZ – ZAZPI SAIAKERA LABUR

Autorea: Txillardegi Alvarez Enparantza

ISBN: 978-84-9783-540-4

EAN: 9788497835404

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2007

Orri kopurua: 224

PVP originala: 21.00 €

Erosi

Sinopsia

1965ean Huntaz eta hartaz kaleratzean aurrerakada nabarmena eman zion
Txillardegik euskal saiakerari, gure hizkuntza gai orotako tresna malgu eta adierazkorra
izan zitekeela erakutsiz. 42 urte geroago, Horretaz argitaratuz osatu du hirukia,
egilearen kezka eta arduren erakusgarri diren zazpi saio labur proposatuz irakurleari.
Bi idazle hartu ditu aipagai: Jean Paul Sartre, intelektual engaiatuaren eredua, mendeurrena
bete berri duena, eta Rosalía de Castro, beharbada lehenengo poeta existentzialista,
eta egileari Galizaz hitz egiteko parada ematen diona. Horrez gain,
Ameriketako indioen genozidioa, giza eboluzioa, eta erlijioaren eta antropozentrismoaren
kritika landu ditu entsegu banatan. Azkenik, Astronomiari buruzko lan bi
datoz, Unibertsoaren neurriaren eskerga jartzen digutenak begien aurrean.