HOMO FABER
Autorea: Max Frisch
ISBN: 978-84-8331-731-0
EAN: 9788483317310
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 312
PVP originala: 26.00 €
Sinopsia
Homo Faber (1957) XX. mendeko gizakiaren alegoria bikaina dugu batetik, eta mende osoko eleberririk esanguratsuenetako bat, bestetik, gure garaia markatu duten ezaugarri eta arazo funtsezkoenetakoak ageri baitira Max Frischen obra honetan, hala nola komunikatzeko ezintasuna, oinazea behin betiko gainditzea, progresu etengabearen ideia eta beronen krisia…
Teknikaria da Walter Faber, ingeniari bat, gauzak diren bezala ikusten ohitua, sineskeria, mito, erromantizismo eta antzeko mistifikaziorik gabe. Ilargia erakusten badiote masa kalkulagarri bat ikusten du, gure planetaren inguruan jiraka dabilena, ez bizipen bat. Alabaina, bere izaera praktiko eta pragmatiko hori pitzatu egingo da halako batean, kasualitate sorta baten ostean tragediarekin topo egiten duenean.
New Yorkeko kale argitsuetatik Grezia zaharreko hondartzetara, tartean Europa mendebaldea eta Guatemalako maien arto-soro beti-berdinak igarota, mundu erdia ibiliko du Faberrek bere abenturan, baina baita zibilizazio oso baten historia ere, bere uste eta ziurtasunak kolokan jarriko dituen barne-bidaian.