HIRI GORRITIK

Autorea: Asier Serrano Lasa

ISBN: 978-84-9783-913-6

EAN: 9788497839136

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Poesia

Edizio data: 2010

PVP originala: 12.60 €

Erosi

Sinopsia

Hiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek
hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunez
sortu ditzakete itzalak.
Eta itzalak izan daitezke
giza haragizkoak edota ke hutsezkoak.
Itzala izan daiteke
zapi more desolatu baten azken hegaldiarena
edo maindire horitu baten destolestearena.
Katu zauritu baten isatsarena
edo katuaren isatsa hatzetan daraman arratoiarena.
Horma-ordulari nagi baten orratz estatikoarena
edo txingarren bazka izateko jaio ez den ezpelarena.
Lan bila iratzarri behar duenarena
edo bart lanetik bota zutenarena.
Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen
emakumearen negar beroarena
edo loak nahiz ihesak garaitu duen
gizonaren izerdi hotzarena.
Itzala izan daiteke
zurea edo nirea.
Akaso itzalak dira
duintasuna zer den argitu diezaguketen bakarrak
hiri gorri honetan.