HIL ALA BIZI

Autorea: Xabier Amuriza

ISBN: 978-84-7529-117-8

EAN: 9788475291178

Argitaletxea: Elkar, s.l.

Bilduma: Literatura

Edizio data:

PVP originala: 19.85 €

Erosi

Sinopsia

Hil ala bizi, Xabier Amuriza: Nobela honetan baserriko bizieraren ulerpen idilikoari buelta ematen zaio. Baserriko bizimodu gogorra, urria, bildurpekoa eta gizarte osoaren morrontza morala eta materiala ageri da. Fidel Gaizto protagonista nagusiak gizarte horri leher eragiten dio, oso bitxiki noski, fantasiaz, umorez, ironiaz eta denen aurkako errebeldiaz, animalien aurka izan ezik. Haren nortasun bakarti eta zaurituan gizarte erruraleko azpi bilbe nahasia eta tirakatua nabari da, hil ala bizikoa.

Fidel Gaiztoaren errebeldia eratu gabe eta erdi basokoari haren iloba Jonek biderapen antolatuagoa ematen dio. Nobela honek Euskal Herri erruralaren tripak bistaratzen ditu, erligioa, bildurra, politika, grinak, gorroto-maitasunak, umorea, esplotazioa, ironia gupidagabea, katxondeoa eta dena uholde berean oldartzen delarik.