HAUTS HAIETATIK

Autorea: Unai Villena

ISBN: 978-84-9027-535-1

EAN: 9788490275351

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2016

Orri kopurua: 296

PVP originala: 24.65 €

Erosi

Sinopsia

Hauts haietatik, Unai Villena Camarero: Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak, sexua, parrandak… dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa…

Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena. Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia, eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.