HARRIZKO BIHOTZA
Autorea: Karmele Jaio Eiguren
ISBN: 978-84-1360-599-9
EAN: 9788413605999
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Lekuko
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 200
PVP originala: 21,00 €
Apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak… pentsamendu laburrak bildu ditu Karmele Jaiok alfabeto moduan antolatutako liburu berezi honetan. Era askotako testuak topatuko ditu irakurleak A-tik Z-ra, lerro bateko aforismo gisakotik orri bateko gogoeta landuagora, noiz arin noiz sakon, batzuetan poetiko eta besteetan zorrotz.
Munduari begiratzen dio idazleak talaia horretatik, eta bere fikziozko lanetan landutako gaietako asko ageri dira bertan: giza harremanak, isiluneen pisua, adiskideak, haur garaiko kontuak… Horiekin batera, baina, etxeko leihoa ispilu bihurtu balitz bezala, barrura ere so egiten du, eta bere buruaren erretratu antzeko bat eskaintzen digu, sotila eta intimoa.