HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA (V. IGARTZA SARIA)
Autorea: Julen Gabiria
ISBN: 978-84-9783-103-1
EAN: 9788497831031
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 236
PVP originala: 23.75 €
Sinopsia
Han goitik itsasoa ikusten da, Julen Gabiria: Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker idatzi zuen Connemara gure bihotzetan , bere lehenengo liburua zena eta arrakasta izugarria irabazi zuena. Bosgarren deialdian berriz aurkeztu zen beka honetara, ostera irabazi, eta esku artean dugu sariketa horren emaitza. Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira. Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea… Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak. Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.