HAMAIRU ATE
Autorea: Batzuk
ISBN: 978-84-7529-311-0
EAN: 9788475293110
Argitaletxea: Elkar, s.l.
Bilduma: Literatura
Edizio data:
PVP originala: 8.90 €
Sinopsia
Umorea, Paul Valery poetak esaten zuenez, ez da hitz zehatza. Aitzitik, hitz egokia da, umorea, gusto eta koloreez eztabaidatzeko eta, gainera, esaldi umoretsu berri bakoitzak emendatzen du beti ere bere zentzua. Horrela, azken finean, umoreak eman nahi zaion zentzua du. Zentzudunen mediokritatea eta erotasunaren galbidea ukatzen dituenak bide guti baditu, umorea da horietako bat. Ez dakit nork esan zuen, baina egia da, umorea desesperatuaren gortesia dela. Horregatik, umorerik egiazkoena beltza da. Umore beltzean irribarreaz gainera badago mistizismo bat, baina ez mistizismo dultze eta zerutiar bat, umoristak izatez infernutarrak baitira.