HAMAIKA IPUIN

Autorea: Juan Martin Elexpuru

ISBN: 978-84-8331-693-1

EAN: 9788483316931

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

PVP originala: 15.25 €

Erosi

Sinopsia

Gerra zibil garaian kokatutako istorioekin hasi eta gaur egun arte, gure gizartearen argazki berezi bat egiten asmatu du Juan Martin Elexpuruk ipuin-bilduma honetan, askotan ezkutuan geratzen diren alderdiak agerian utziz eta ohikoak diren kontu batzuk hankaz gora irauliz, irakurleari irria eta ustekabea sortzeko beti.
Erretratu soziologikotik harantzago, hala ere, literaturako lan bat da Elexpururena, nostalgiaren samurtasuna eta ironiaren gazia elkartzen dituena: ipuin bixi eta arinak, edozein kale bazterretan gerta litezkeenak eta kaleko hizkuntza naturalean idatziak.
Gerrako pasadizoak eta haren ondorengoak, ezkontza-despedidetako pikardiak eta gorabeherak, senar dibortziatuaren neurasteniak eta enpresari modernoaren estresak… Nabarmen uzten ditu egileak gizon-emakumeon ajeak eta makurrak, eta haien lepotik barre puxka bat egin; garraztasunik gabe ordea, sermoia ez baina denbora-pasa atsegina eskaini nahi baitigu idazleak; izan ere, protagonistaren lekuan gutako edozein egon bailiteke…