HAMAIKA IPUIN
Autorea: Juan Martin Elexpuru
ISBN: 978-84-8331-693-1
EAN: 9788483316931
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data:
Orri kopurua: 148
PVP originala: 17,00 €
Sinopsia
Gerra  zibil  garaian  kokatutako  istorioekin  hasi  eta  gaur  egun  arte,  gure  gizartearen  argazki  berezi  bat  egiten  asmatu  du  Juan  Martin  Elexpuruk  ipuin-bilduma  honetan,  askotan  ezkutuan  geratzen  diren  alderdiak  agerian  utziz  eta  ohikoak  diren  kontu  batzuk  hankaz  gora  irauliz,  irakurleari  irria  eta  ustekabea  sortzeko  beti.
Erretratu  soziologikotik  harantzago,  hala  ere,  literaturako  lan  bat  da  Elexpururena,  nostalgiaren  samurtasuna  eta  ironiaren  gazia  elkartzen  dituena:  ipuin  bixi  eta  arinak,  edozein  kale  bazterretan  gerta  litezkeenak  eta  kaleko  hizkuntza  naturalean  idatziak.
Gerrako  pasadizoak  eta  haren  ondorengoak,  ezkontza-despedidetako  pikardiak  eta  gorabeherak,  senar  dibortziatuaren  neurasteniak  eta  enpresari  modernoaren  estresak…  Nabarmen  uzten  ditu  egileak  gizon-emakumeon  ajeak  eta  makurrak,  eta  haien  lepotik  barre  puxka  bat  egin;  garraztasunik  gabe  ordea,  sermoia  ez  baina  denbora-pasa  atsegina  eskaini  nahi  baitigu  idazleak;  izan  ere,  protagonistaren  lekuan  gutako  edozein  egon  bailiteke…
