HAIZEAREN ERPEAK
Autorea: Ane Elgezabal Odriozola
ISBN: 978-84-1360-432-9
EAN: 9788413604329
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Lekuko
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 112
PVP originala: 13.50 €
Egileak bere ama hartu du idazgaitzat: XX. mendearen erdia pasatuxea zela jaiotako emakumea, baina bizimoduan askoz lehenagoko ezaugarriak dituena: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa, era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa: neskame lanetan orain, mojen mende gero, guardia zibilen astinduak noiznahi, ugazaben mespretxuak aldiro.
Estilo berezi bezain pertsonala ageri du idazleak: kolorez bustia eta txinpartaz jantzia, inpresionismoaren pintzelkada arinak eta espresionismoaren argi-itzal bortitzak uztartzen dituena, erromantizismo ukitu batekin beti. Hala, historiak bazterturiko gizon-emakume xume guztiekiko enpatia sentiarazteaz gainera, geure ingurura begiratzen ere erakusten digu, lehen behakoan oharkabean pasatako min eta injustiziei erreparatzeko.