GURE GERRETAKO HEROIAK

Autorea: Rafa Ugalde

ISBN: 978-84-9783-382-0

EAN: 9788497833820

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2006

Orri kopurua: 144

PVP originala: 17.75 €

Erosi

Sinopsia

Gai zail eta labain batekin ausartu da Rafa Ugalde kontakizun-sorta berezi hone-tan: gerra, eta gerretako protagonistak: gerlariak nahiz biktimak, biak batera as-kotan.
Soldadu baten lepotik zintzilikatutako belarri moztuak elkarrekin solasean aur-kituko ditugu ipuin batean; desagerrarazitako semearen bila armadaren egoitzara jotzen duen aita beste batean; zurien kontrako azken erasorako prestatzen ari den indioa, edo gerrako presoentzako hilkutxak garraiatzen dituzten haurrak, besteak beste.
Gure gerrak dio izenburuak, eta irakurri ahala ohartuko gara gerra guztiak direla gureak, bertakoak zein urrunxeagokoak, eta gutarrak direla, halaber, haien on-dorioak sufritzen dituzten gizon-emakumeak oro.

Rafa Ugalde Iragorri 1961ean jaio zen Zornotzan. Biologoa da ikasketaz, bai-na euskararen irakaskuntzan jardun du ia beti. Liburu bat kaleratu du orain baino lehen: Hamaika bizimodu (Ibaizabal, 2003).