GULLIVERREN LOKARRIAK

Autorea: Xabi Borda Alberdi

ISBN: 978-84-9783-738-5

EAN: 9788497837385

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Poesia

Edizio data: 2009

PVP: 11.97 €

Erosi

Sinopsia

tantak lodi biltzen zirenean sabaian
kobazulo itxura hartzen zuen amonaren sukaldeak
denborak banaka jausiaraziko zituela uste izaten nuen
estalagmitak sortuko zirela hantxe bertan
familia osoa bazkaltzera biltzen ginen mahaiaren ondoan
nire burmuin gatzatu gabeak argitu ezin zuen
sakoneko misterio bat bazuen:
zerk izutzen zituen horma haiek
zer larritasun klasek jartzen zuen izerditan
jaio aurreko nire urratsak gordetzen zituen etxea
egun fi sika domestikoaren azalpen errazetara
errenditzen naiz:
baxera behetik gora lehortzen zen
azuleju bat gero beste bat
mailaz maila egiten zuen gora hezetasunak
egun hormetan margotuta bisonterik ez
egun uharte urrunen itzalak
egun lurrari jositako pertsona bat ikusten dut
sabaitik datozen tantei itzuri ezinda